XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
LIBE.- Esatekoa esana dago.
LUKI.- Eta entzutekoa entzunda.
LIBE.- Aize freskoak arindu zaitzala.
Ba nua.
LUKI.- Gorantziak kapitanari.
LIBE.- Nungo kapitanari?
Zure adiskide izango da, ez nire.
LUKI.- Ikusten ba dozu... geitu nai neban.
LIBE.- Ez daukat ikusteko asmorik.
LUKI.- Eta atea zeiñek zabalduko giltzik ez ba dozu?
LIBE.- Denpora falta jatsu barrukoa atarateko.
Sapua zara, sapua.
Edo satorra.
ANES ta LUKI
LUKI.- Brixak urtenda dabil nire emaztea.
ANES.- Emakumeak alaiago dira, bakarrik, jokoan edo jolasean.
LUKI.- Origaitik ez ziñan ezkondu?
ANES.- Egia esateko, oraindik ez dot ortarako ez gogorik artu ez ametsik egin.
Pilotoarena gertatekotan...
LUKI.- Egia ete da gero?
ANES.- Ez eban asmatuko.
LUKI.- Kendu beruna esanari.
Oneik mapa-mundi zabala erabilten dakie.
ANES.- Itxastarrena jakiña da.
Portu bakoitzean maitasun bat.
LUKI.- Ori guzurra da, Anes.
Gazte ziñala zer egiten gendun guk?
Eta gero, txakurra katean lez.
Katean lotu edo katean ibili.
ANES.- Zure andrea geiago ez da gogoratu ez giltzekin, ez pitxiekin.
LUKI.- Amesetan egingo eban.
ANES.- Eta giltzak?